Xabier Lizardi Jose Mari Agirre Zarautzen jaio zen 1896an. Haurtzaroa bertan igaro bazen ere, ia bizitza osoa Tolosan bizi zuen. Izan ere, aitaren lanbidea zela eta, familia osoa Tolosara aldatu zen , berak hamar urte inguru zituela. Bertako Eskolapioen ikastetxean burutu zituen batxilergo ikasketak. 1913an, hamazazpi urte zituela, aita hil zitzaion, eta ondorioz, lanean hasi behar izan zuen, sei ania-arrebetan zaharrena zelako. Halere, txiki zelarik abogadutza ikasteko asmoa zuen , eta, ikasle libre gisa, Zuzenbide ikasketak burutu zituen Madrileko Unibertsitate Zentralean, 1917rako titulua eskuratua zuelarik.
Tolosako Bankuan izan zuen lehenbiziko lanpostua, laguntzaile gisa; baina, 1923an Tolosako Perot enpresako gerente lanpostua eskaini zioten, eta sare metalikoak egiten zituen enpresa honetan ihardun zuen lanean, hil zen arte.
Xabier Lizardik literatur genero ezberdinak landu zituen: olerkigintza, antzerkia eta kazetarigintza. Baina horien artean literaturaren arloan ospe gehiena erakarri diona olerkigintza izan da, zalantzarik gabe, kritikoek ahobatez aitortu baitute haren obra poetikoa euskal lirika modernoaren gailurtzat.
Obra poetiko horren fruiturik hoberenak Biotz-begietan (1932) liburuan bildu zituen, eta bera hil ondoren, Euskaltzaleak elkarteak Umezurtz Olerkiak argitaratu zuen, lehen liburuaz geroztik eginiko olerkiak bilduz.
Xabier Lizadiri buruzko bideoa.
Xabier Lizardiren familia.
Berak idatziriko poesietako batzuk: XX. mendeko poesia kaierak Biotz-begietan Olerkiak Umezurtz olerkiak Lizardi
Antzokietan ere lan aukerk izan zituen: Bi aizpak Laño ta izar Ezkondu ezin ziteken mutilla
Iritzi artikuluak ere baditu berak idatziak: Itz lauz Kazetari lanak
Informazio gehiago: Primo de Riveraren diktadurapean euskal abertzaletasunak jazarpena sufritu zuen. Egoera horretan kulturgintzak berebiziko indarra eta garrantzia hartu zituen euskal abertzaletasunaren ideiak zabaltzeko. Testuinguru horretan euskal poetek lehen mailako garrantzia hartzen dute. Izan ere, garaiko nazio-berpizkundeko prozesuetan indarra hartu zuten nazio-izaera goratzen zuten poesiek. Eta euskal poetek ere Euskal Herriak hori behar zuela uste zuten.
Aitzol, Lauaxeta, Orixe eta Lizardik ordezkatzen dute batez ere desio hori, eta bakoitzak bere modura erantzun zioten. Aitzolek "Euskaltzaleak" elkartea antolatu eta bultzatuz, Orixek euskal kontzeptismoa landuz, Lauaxetak eta Lizardik kultur ekintzaile eta poeta gisa. Honen guztiaren adierazgarri Euskaltzaleak elkarteak antolatu zituen Olerti egunak: 1930ean Lauaxetak irabazi zuen, 1931n berriz Lizardik Giro honetan berritzaile eta klasikoen arteko eztabaida garratza gertatu zen, euskara herrikoia eta euskara berria, jasoa, lantzen zutenen artean. Lizardik guztien beharra defendatu zuen, Euskal Herriak behar zuen kultur berpizkundean guztientzako lana ikusten zuelako: bertsolarientzat, euskara herrikoian idazten zutenentzat zein euskara berri jasoan idazten saiatzen zirenentzat. Bere poesia-lanik garrantzitsuena: Biotz begietan, 1932an argitaratua.
Xabier lizari.
Xabier Lizardiri buruuzko dauden argazki gutxietako bat dugu hau.